latapadera · sormen estudioa, Bilbo
Athletic Club Fundazioa · 2025 · diseinu grafikoa · trailerra · kartelak · ekitaldia · digitala
Laugarren urtez jarraian, Thinking Football Film Festival jaialdiaren irudia sortu dugu, futbolaren inguruko istorio sakon eta gizatiarrenak aztertzen dituen zinema- eta futbol-jaialdia, Athletic Fundazioak BBK Aretoarekin elkarlanean antolatua.
Bere nortasun grafikoa sortzeko, Nabila Rehman Baba-Ghundi Chipurson taldeko kapitainaren argazkia erabili dugu. Taldeak Gilgit-Baltistan Girls Football League-n jokatzen du, urtero Karakorumen (Pakistan iparraldean) jokatzen den emakumezkoen futbol-txapelketan. Liga Karishma eta Sumaira Inayat ahizpek sortu zuten, neskei espazio seguru bat eskaintzeko eta futbolean jokatu eta ikasi ahal izateko gastuak estaltzeko.*
Horrela, Nabila gure diseinuaren ardatz kontzeptual bihurtu da, proiektuaren espiritua gorpuzten duten neska gazte ugarietako bat irudikatuz.
Emaitza Thinking Footballen esentziarekin bat egiten duen nortasun bisuala da: futbola kultura gisa.
*Filma: Girls Move Mountains
ezer erakutsi aurretik,
nor garen kontatuko dizugu?
eta zerk ekarri zaitu hona?
kontatzeko zerbait baduzu, hitz egin dezagun.
zer kontatu ez badakizu, hitz egingo dugu.
info@latapacrea.com
944 474 429
Jon Arrospide 17, 3. solairua, 12. dep.
48014 Bilbo
instagram · @latapaderacreaciones
linkedin · latapadera creaciones