latapadera · sormen estudioa, Bilbo
Kutxabank · 2026 · grafika · kanpo-publizitatea · prentsa · irratia · telebista · digitala
"Gaztea zara, kemena duzu" Hau da Kutxabankek 18 eta 35 urte bitarteko gazteei helarazi nahi dien ahalduntze-mezua. Krisi ekonomikoek, pandemiek eta gerrek jarraian kolpatu duten belaunaldia delako. Beraz, bakarrik ez daudela jakinarazteko unea da. Bere helburuen alde borrokatzeko duen gaitasunaren balioa nabarmentzen. Eta aldaketei aurre egiteko ausardia aitortzeko.
Gure lana izan zen jakinaraztea Kutxabankek bere proiektuetan laguntzen diela, bai bizitzako proiektuetan, bai proiektu profesionaletan, eta tresna guztiak eskaini dizkiela nahi dutena lortzen laguntzeko: finantzaketa, ekintzailetzarako laguntzak, produktu berdeak, abantaila-programak...
“The Power Revolution” testigantzak jasotzen dituzten minutu bateko bideoekin garatu da, zortzi gazte ekintzaileren istorioak kontatzeko: Aritz Gartzia, EKOMODO enpresaren sortzailea; Harbil Bediaga, ikertzailea eta Ikerdatako CEOa; Nextor Otaño, hiri-artista; Marta Arribas, ehungintzako enpresaburu eta sortzailea; Eduardo Fierro, Kuvu belaunaldien arteko ostatu-plataformaren egilea; Mara Montiel, Pura Madre moda jasangarriaren enpresaren sortzailea; Sergio Sánchez, saskibaloiko jokalari profesional eta enpresaburua, eta Patrizia Vitelli, fooder eta influencer gastronomiko arrakastatsua.
Bideo horiek 15 segundoko piluletara murriztu ziren telebistan agertzeko. Gainera, sare sozialetan zein kanal digitalean duen zabalkundea azpimarratu zen, kanpoko hedabideen, kartelen, prentsaren eta irratiaren bidez duen estaldura indartuz.
Lan hau gustatu bazaizu, Kutxabank Kornerrerako ditugun gainontzeko kanpainak ezagutzera gonbidatzen zaitugu: “Ez da erraza gaztea izatea”, “Eutsi nahi duzun horri” eta “Amets egitea baino, edukitzea hobe”.
ezer erakutsi aurretik,
nor garen kontatuko dizugu?
eta zerk ekarri zaitu hona?
kontatzeko zerbait baduzu, hitz egin dezagun.
zer kontatu ez badakizu, hitz egingo dugu.
info@latapacrea.com
944 474 429
Jon Arrospide 17, 3. solairua, 12. dep.
48014 Bilbo
instagram · @latapaderacreaciones
linkedin · latapadera creaciones