latapadera · sormen estudioa, Bilbo

Gabonetako spota

Kutxabank · 2025 · spota · telebista

Gabonetako spota

Urtea ixtea eta hurrengoa irekitzea segundo gutxitan ez da lan erraza. Kutxabankentzako proiektu hau, hain zuzen ere, horixe bera izan zen: oso une berezian igorritako 20 segundoko bi spot: urteko azken iragarkia, mahatsak baino lehentxeago, eta urte berria hasi berritan lehenengoa. Tarte horretan, balioz betetako istorio oso eta jatorrizko bat kontatzeko erronkari heldu genion.

Belaunaldi arteko istorio bakun eta zirraragarri baten aldeko apustua egin genuen. Amama batek eta bere bilobak ohitura bera konpartitzen dute: arratsaldeko askaria parkeko eserleku berean egitea, isilean hazten ikusten dituen leku batean. Hasieran amamak eramaten dio karolina bat haurrari. Denboraren igaroan, rolak trukatu egiten dira eta biloba da amama gozoki orrekin harritzen duena.

Biloba aita denean eta amama adineko dagoenean, tradizioak jarraitu egiten du. Orain birbiloba da pastelaz sudurra zikintzeko jokoan parte hartzen duena, zirkulua itxiz eta belaunaldiz belaunaldi igarotzen diren keinuak daudela erakutsiz.

40 segundotan soilik, zaintzaz, partekatutako denboraz eta irauten duten loturez hitz egiten duen kontakizuna eraiki genuen. Kutxabankek bankagintza ulertzeko duen moduarekin bat datozen balioak: hurbila, konstantea eta bizitza osoan zehar bertan dagoena.

kontatzea beste istorio bat da

latapadera
es
kaixo! gara

ezer erakutsi aurretik,
nor garen kontatuko dizugu?

kaixo! gara
ukitu jarraitzeko
· sormen estudioa, Bilbo

eta zerk ekarri zaitu hona?

kontatzeko zerbait baduzu, hitz egin dezagun.
zer kontatu ez badakizu, hitz egingo dugu.