latapadera · sormen estudioa, Bilbo
Athletic Club Fundazioa · 2025 · diseinu grafikoa · argazkilaritza
Beste urte batez, Latapaderatik Athletic Club Fundazioarekin elkarlanean aritu gara IrakurLEON (A) kanpainan, gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko eta kirolarekin bateragarria den ohitura gisa erakusteko.
Ekimen hau irudikatzeko, Adriana Nanclares eta Julen Agirrezabala atezainak protagonista dituzten bi kartel diseinatu ditugu, Makatza eleberriaren irakurketan murgilduta agertzen direnak.
Andoni Egañak idatzi eta Athletic Club Fundazioak argitaratutako Makatza eleberriak Jose Angel Iribar elezahar zuri-gorriaren haurtzaroa kontatzen du. Liburua IrakurLEON (A) edizio honen ardatz bihurtu da, literaturaren eta kirolaren arteko lotura sendotuz.
ezer erakutsi aurretik,
nor garen kontatuko dizugu?
eta zerk ekarri zaitu hona?
kontatzeko zerbait baduzu, hitz egin dezagun.
zer kontatu ez badakizu, hitz egingo dugu.
info@latapacrea.com
944 474 429
Jon Arrospide 17, 3. solairua, 12. dep.
48014 Bilbo
instagram · @latapaderacreaciones
linkedin · latapadera creaciones