latapadera · sormen estudioa, Bilbo

IrakurLEON(A)

Athletic Club Fundazioa · 2025 · diseinu grafikoa · argazkilaritza

IrakurLEON(A)

Irakurleon Athletic Club Fundazioaren kanpaina berria da, gazteak irakurzaletasuna ezagutzera eta irakurketaz gozatzera animatzeko sortua. Aurtengo irudia lantzeko, Latapaderan bi kartel diseinatu ditugu, Norman Rockwell ilustratzaile estatubatuar ospetsuaren estiloan inspiratuta.

Lehenengo kartelean, Dani Vivian aldagelan ageri da, Futbolaren historiak izeneko fikziozko liburu bat irakurtzen; Nico Williams, berriz, jakin-minez hurbiltzen zaio. Izan ere, irakurketarekiko grina, futbolarekiko pasioa bezala, kutsakorra izan daiteke.

Bigarrenean, Erika Vázquezek bere aurpegia azalean ageri den klubaren aldizkaria irakurtzen du; belaun gainean, berriz, euskal emakume idazleen liburuak ditu. Izan ere, literaturan, futbolean bezala, emakumeen rola gero eta garrantzitsuagoa da.

ordena jartzea ere ez dator gaizki

latapadera
es
kaixo! gara

ezer erakutsi aurretik,
nor garen kontatuko dizugu?

kaixo! gara
ukitu jarraitzeko
· sormen estudioa, Bilbo

eta zerk ekarri zaitu hona?

kontatzeko zerbait baduzu, hitz egin dezagun.
zer kontatu ez badakizu, hitz egingo dugu.