latapadera · sormen estudioa, Bilbo

Familia Gara

Athletic Club · sormena · diseinu grafikoa · telebista · digitala

Familia Gara

Gabonak ospakizunetarako eta berriz elkartzeko garaia dira. Bizi behar izan ditugun hilabete gogor hauen ostean, elkarrengandik urrun egon ondoren, berriro elkartzeko unea iritsi da, ametsak partekatzeko eta ilusioak berritzeko.

Hausnarketa horretatik jaio da “Familia Gara”. Batasun- eta sendotasun-mezua da, eta, haren bidez, Athletic Clubek ehun urtetik gorako historia duen filosofiari lotutako kidetasun-sentimendu horri dei egin nahi izan dio. Hori guztia, Gabonetako zorion-agurraren ardatz bihurtzeko asmoz.

Izan ere, “bizi izan dugun guztia gorabehera eta elkarren artean zein desberdinak garen kontuan hartu gabe, beti dago guztiaren gainetik dagoen zerbait indartsuagoa. Konpromisoa eta maitasuna uztartzen dituen sentimendua, gure bihotzen barrenean errotzen dena eta zerbait oso handia sentiarazten diguna. Azken finean, horixe baita familien funtsa. Eta Athleticen ezin gara harroago egon zuek familia horren parte izateaz”.

Zorionak, familia!

#FamiliaGara

kontatzea beste istorio bat da

latapadera
es
kaixo! gara

ezer erakutsi aurretik,
nor garen kontatuko dizugu?

kaixo! gara
ukitu jarraitzeko
· sormen estudioa, Bilbo

eta zerk ekarri zaitu hona?

kontatzeko zerbait baduzu, hitz egin dezagun.
zer kontatu ez badakizu, hitz egingo dugu.