latapadera · sormen estudioa, Bilbo
Velatia
Velatia enpresa-taldearen DNAn sakontzeko asmoz, Javier Ormazabal Ocerin taldearen sortzaile, ekintzaile eta ameslariaren irudiari buruzko dokumentazio-lan interesgarria egin genuen. Enpresaren iraganeko eta egungo hainbat agertokitan bildu ginen, haren bizipenak eta mugarriak gogora ekartzen lagundu ziguten pertsona garrantzitsuekin. Emaitza 45 minutuko dokumental bat izan zen, euskal enpresa-munduko figura hori ezagutarazteko balioko duena. Gainera, dokumentalaren making of-aren liburua sortu genuen, topaketa horien emozioa eta kameren atzean ikusten ez zena jasotzeko.
ezer erakutsi aurretik,
nor garen kontatuko dizugu?
eta zerk ekarri zaitu hona?
kontatzeko zerbait baduzu, hitz egin dezagun.
zer kontatu ez badakizu, hitz egingo dugu.
info@latapacrea.com
944 474 429
Jon Arrospide 17, 3. solairua, 12. dep.
48014 Bilbo
instagram · @latapaderacreaciones
linkedin · latapadera creaciones