latapadera · sormen estudioa, Bilbo
Athletic Club · 2023 · branding · diseinu grafikoa · merchandising · kanpo-publizitatea
Athletic Cluben 125. urteurrena dela eta, ospakizun-urte honetarako identitate bisual berria egin dugu.
Urtea 22-23 denboraldiko posterra eginez hasi genuen, bai gizonezkoen taldearentzat bai emakumezkoenarentzat, Athletic-eko pertsonaia nabarmenak gaur egungo plantillekin bilduz. Gizonezkoen lehen taldeko posterrako, Athleticeko historiako legendak hautatu ziren: Josemari Belauste, Pichichi, Erika Vázquez, Txetxu Rojo, Zarra, Iribar, Eli Ibarra, Julen Guerrero eta 'Piru' Gainza. Emakumezkoen posterrerako, berriz, Klubarekin lotura garrantzitsua izan duten eta emakumeei futbolaren bidea irekitzeko borrokatu duten figurak aukeratu ziren: Miren Edurne Salsamendi (Athleticeko lehen emakume bazkidea), Sara Estévez (kirol-kazetari aitzindaria), Ana Urquijo (Athleticeko lehen emakume presidentea) eta legenda zuri-gorrietako batzuk, hala nola Iraia Iturregi, Nerea Onaindia, Ainhoa Tirapu, Tzibi Juaristi, Irune Murua eta Arrate Orueta.
Gainera, kapsula-bilduma bat egin da, kamisetez, jertsez, tote bag-ez eta kikarez osatua. Baita kamiseta retroen erakusketa bat ere urteurrenaren markapean, eta horrela jarraituko dugu urte osoan zehar 125 urte hauek ospatzeko ekintzekin.
Aupa Athletic!
ezer erakutsi aurretik,
nor garen kontatuko dizugu?
eta zerk ekarri zaitu hona?
kontatzeko zerbait baduzu, hitz egin dezagun.
zer kontatu ez badakizu, hitz egingo dugu.
info@latapacrea.com
944 474 429
Jon Arrospide 17, 3. solairua, 12. dep.
48014 Bilbo
instagram · @latapaderacreaciones
linkedin · latapadera creaciones